Proiektuaren helburuak
Honako hau da Life + Respira proiektuaren helburu nagusia: frogatzea hirian bizikletaz eta oinez dabiltzan pertsonek hiriko kutsadura atmosferikoarekiko duten esposizioa murriztea posible dela, honako baliabide hauekin:
TEKNOLOGIA BERRIEN APLIKAZIOA
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN KUDEAKETA
HIRIRIGINTZA PLANGINTZA
Helburu horiek lortzeko, proiektuak zera bilatzen du:
- Kuantifikatzea hiriko bizikletariengan eragiten duten kutsagarriak.
- Egiaztatzea teknologien aplikazioaren eraginkortasuna egoera errealetan.
- Frogatzea hiri-plangintzako sistemek kutsagarriak murrizten laguntzen dutela.
- Garatzea airearen kalitatea kontrolatzeko modelo matematiko bat.
- Garatzea kutsagarrien distribuzioa erakusten duten mapak sortzeko tresna bat.
- Garatzea osasungarriagoak diren bizikleta-ibilbideen planifikatzailea.
- Ebaluatzea bizikleta hirian garraio gisa erabiltzeak ingurumen, gizarte eta ekonomiaren arloetan dakartzan onurak.
- Sustatzea herritarren parte-hartzea proiektuan.
- Bultzatzea ingurumen osasungarriagoa dakarten ekimenak.
- Sustatzea hirietako airearen kalitatea zaintzeari eta hobetzeari lotutako lanpostuen sorrera.