Demo

RESPIRA “Aire berriak hiri jasangarri, osasungarri eta seguru baterako”

respiraLIFE+RESPIRA proiektuaren osagarri den proposamen hezitzaile bat, ikerketa zientifikoa ikastetxeetara hurbildu nahi duena; horrela, arlo horretan erabiltzen diren lan-metodoetan hartuko dute parte ikasleek, eta inplikatu eginen dira hiria eraldatzeko dinamika sortzaile batean, zeinak joan-etorri aktiboak eta ez-kutsagarriak (oinez eta bizikletaz) bultzatzen lagunduko baitu.

Hiriko airearen kalitatearen garrantziari buruzko sentsibilizazioa bultzatzen lagundu nahi du programak, baita mugikortasun jasangarria eta osasungarria sustatzen ere; horretarako, Iruñerriko Mankomunitatearekin egindako elkarlana, haren ingurumen-programa (Mancoeduca), Hezkuntza Departamentuaren babesa eta ikastetxeen inplikazioa ditu baliabide.
Bestelako xedeak ere baditu programak, hala nola ikasleengan gizarte- eta herritartasun-gaitasunak txertatzea, haiek hiri-jasangarritasunari buruzko gogoeta egitera gonbidatzea, bai eta hiria eraldatzeko proposamenak sortzera eta aldaketaren eragile bihurtzera ere, haiek berek sentsibilizazio-kanpainak garatuz..

Behera kargatu proiektu hezitzailearen laburpena

 

NOLA EMAN IZENA ETA NOLA PARTE HARTU?

Hartzaileak: Iruñerriko ikastetxeak (gaztelaniaz eta euskaraz), Lehen Hezkuntzakoak (hirugarren zikloa) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak (DBH). Informazioa eta eskaerak: Nafarroako Unibertsitatea. Harremanetarako pertsona: Maribel Gómez. Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Epeak: Egokitzat jotzen denean garatu ahal izanen da proiektua ikastetxeetan, azarotik apirilera bitarte. Laguntza jasotzeko eta beste ikastetxe batzuekin sareko lana egiteko, izena emateko epea zabalik dago urriaren 13ra arte, osteguna (azken eguna ILZk antolatutako ikastaroan izena emateko; parte hartzen duten ikastetxeetako irakasleentzat da ikastaroa, prestaketa lantzeko eta lan komuna egiteko esparru gisa).

Baldintzak: Gutxienez irakasle batek izena ematea aipatutako ikastaro horretan.

Behera kargatu ILZk antolatutako ikastaroaren deialdia
Izena eman Irakasleen Prestakuntzarako webgunearen bidez

 

MANCOEDUCAREKIN ELKARLANEAN EGITEN DIREN JARDUERAK

Iruñerriko Mankomunitatearen ingurumen-programa hezitzailea.

Teknika eta Hezkuntzaren arloko laguntzaz gain, zenbait jarduera programatu dira elkarlanean, ikasleei eta familiei zuzendutakoak. Lehen hiruhilekotik aurrera, programa erakusten duten hitzaldiak eskaintzen dira nagusientzat (DBHko 4. maila, Batxilergoa, LH-ko erdiko maila eta guraso-elkarteak ere bai). Urtarriletik aurrera, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailei eta DBHko mailei zuzendutako lantegiak ere eskatzen ahalko dira. Ikastetxeek jarduera puntual gisa balia ditzakete lantegi horiek, edo, bestela, RESPIRA “Aire berriak hiri jasangarri, osasungarri eta seguru baterako” proiektuaren programazio didaktikoan integratuta garatzen ahalko dira.

Mankomunitatearen albistea

Mankomunitatearen albistea, 2016ko Mugikortasunari buruzko Europako Asteari buruz

Berritasunak Mancoeduca jardueretan

DBHko 4. mailari, Batxilergoari eta LHko erdiko mailari zuzendutako hitzaldia.