Demo

Biziboluntariotza

supermanLAGUNDU NAHI DIGUZU IRUÑEAN BIZIKLETAREN ERABILERA SUSTATZEN?

Parte hartu LIFE+Respira proiektuan, eta izan zaitez biziboluntarioa.

Gure helburua da frogatzea posiblea dela hobetzea Iruñeko bizikletariek zein oinezkoek arnasten duten airearen kalitatea.

Datuak lortzeko, ondoko lanetan aritzeko prestakuntza eta ekipazioa jasoko duten pertsonak bilatzen ari gara:

Bizikletari kopurua erregistratzea hiriko zenbait leku estrategikotan.

Bizikletarien datuak jasotzea.

Proiektuan parte hartzea zure bizikletan sentsore txiki bat jarriz, proiektua garatzeko baliagarria izanen den informazioa jasoko duena.

Proiektua aurrera joan ahala, prestakuntza lantzeko hitzaldiak egingo dira, eta ekimenak ongi gauzatzeko beharrezkoa den laguntza izango duzu.

Zure lanarekin, ingurumena eta osasuna zaintzen lagunduko duzu.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira 18 urtetik gorakoa izatea eta bizikleta maiz erabiltzea Iruñean.

 

ZERTAN DATZA LIFE+ RESPIRA?

Life + Respira proiektuaren (2014-2017) helburu nagusia da frogatzea hirian bizikletaz eta oinez dabiltzan pertsonek hiriko kutsadura atmosferikoarekiko duten esposizioa murriztea posible dela, eta hori teknologia berrien aplikazioaren bidez zein hirigintza-plangintzarekin, hiri-diseinuarekin eta mugikortasunaren kudeaketarekin lotutako hainbat neurriren bidez.

Nafarroako Unibertsitateak parte hartzen du ekimenean (bazkide koordinatzailea baita), baita Centro de Investigaciones Energéticas, Medioambientales y Tecnológicas (CIEMAT) erakundeak eta Gestión Ambiental de Navarra enpresa publikoak ere. Pavimentos Tudela enpresak ere laguntzen du.

Proiektuak ondoko ekintzak aurreikusten ditu, besteak beste:

  • Sentsore-prototipoen diseinua, kutsagarriak neurtzeko.
  • Ikerketa eta azterketak egitea.

Boluntarioen taldeari prestakuntza emanen zaio. Boluntarioek kutsagarriak monitorizatzeko probetan parte hartuko dute, baita proiektuaren beste jarduera batzuetan ere.

  • Teknologia berriak
  • Hiri-kudeaketa eta -planifikazioarekin lotutako ekintzak: berdeguneak, mugikortasuna, azpiegiturak…
  • Datuak prozesatzeko tresnen diseinua eta garapena.

Horri esker, emaitzak alderatu, ondorioak atera eta proiektuan zehar abian jarritako neurrien eraginkortasuna frogatu ahalko dugu

Halaber, herritarrak xede izango dituzten ekintza ugari antolatuko ditugu, mugikortasun jasangarriaren alde mobiliza daitezen.