Demo
  • AirearenkutsadurarenbilakaeraIrunean
  • vídeo bici humana
  •  Life+Respira teknologia berrien
  • animacion life
  • animacion life6
  • animacion life1
  • animacion life2

Life + Respira teknologia berrien

Life + Respira teknologia berrien, hiri plangintza eta kudeaketari esker, bai eta mugikortasun jasangarria eta txirrindularen erabileraren sustapenaren bidez, airearen kalitatea hobetzea eta kutsadura murriztea posiblea dela frogatzea helburu duen proiektua da.

Proiektuak balore erantsi garrantzitsua dauka: bere garapenean parte-hartze soziala, izan ere, zenbait ekimen txirrindulari boluntario talde batek sustatuko ditu.

Airearen kalitatea eta hiri jasangarritasuna

Airearen kalitatea atmosferara gizakiok gure aktibitatearen ondorioz sortzen diren kutsatsaileen isurketaren araberakoa da. Osasunean eta ingurugiroan duen eraginagatik , aire garbi bat lortzea gaur egungo ingurugiro politiken helburu nagusien artean dago eta gure bizi – kalitatearen faktore erabakigarria da.

Hirien jasangarritasunak aurre egiten dituen erronken artean hirien aldaketei aurre egitea eta hiri – plangintzen eta baita mugikortasun jasangarrien onurak aurkitzen dira, modu honetan hiriko bizi – kalitatean eragina duten faktoreak murriztuz.

Atmosferaren kutsadura eta osasuna

Airearen kutsadurak arnasketa gaixotasunak sorrarazten ditu. Hiritar guztiek dute osasunerako arriskutsua ez den aire garbia arnasteko eskubidea, hala ere, Osasunaren Mundu Erakundeak airearen kalitateari buruz egindako ildoen arabera gaur egun arrisku larriak existitzen dira kutsatzaile atmosferikoak direla eta, europar hiri gehienetan eta lotura argia ikus daiteke kutsadura eta hilezkortasunaren handiagotzearen artean.

Iruñea bezalako tamaina erdiko hiriek Europako hirien %80-a osatzen dute eta ezin dute kutsadurak sortzen dituen arazoei uko egin.

Atmosfera kutsadura eta higikortasuna

Alde batetik, Europar hiri gehienetan hautatutako hiri hedapen modeloak distantzien eta lurraldearen zatiketa handitzen lagundu du eta, era berean, ibilgailu pribatuarekiko dependentzia sustatu. Bestetik, trafiko gehiago egoteak hiritarren mugikortasunean eragina duen heinean, txirrindula eta garrio pubikoa erabiltzen duten biztanleen kopurua gutxiagotu da azken urteetan.

Iruñean populazioaren %35ak ibilgailu pribatua erabiltzen du, %13ak hiri garraio publikoa(k), %49a oinezkoak dira eta %2,5a txirrindulariak.

Atmosfera kutsadura eta txirrindulariak

Hiri handitze iraunkorrarekin eta trafikoarekin lotura duten arazoekin garraio alternatiba berriak sustatzeko beharra sortzen da, aire kalitatea hobetzeko helburuarekin. Txirrindularen erabilera sustatzea da aukera eraginkorra.

Baina, osasuntsua den aktibitate honek osasunerako arriskua dakar txirrindularientzat, kontaminazio iturritik gertu baitaude eta haien arnasketa, ibilgailuetan doazen edo oinezkoekin konparatuz, 2-3 aldiz handiagoa baita, kutsatzaile gehiago arnasten dituztelarik.

Nafarroako Unibertsitateak Iruñean egindako ikerketa desberdinek zenbait kutsatzaileen maila (NO2 edo Bentzenoa adibidez) gainditzen diren lekuak daudela frogatu dute.